Bertsoa: Santamaña

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko uztailaren 17a

Doinua: Oso polita zara izatez

Egilea: Haritz Mujika

Gure herrian bada txoko bat

txikia baino apaña.

Ermitatxo bat ta elkarte bat

ezer asko ez da baña...

Asteburuan seguru da han

festa ta giro bikaña.

Gizon gehienek barra ertzean

dantzatzen dute mingaña

andreek berriz, fandango eta

arin arinak nahi aña.

Plan hoberikan ez badezue

bisitatu Santamaña.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!