Gora San Fermin!!!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko uztailaren 12a

EGILEA: UNAI MENDIZABAL, 'MENDI'

Nahiz polemika sortu berri dun

balkoieko ikurrinak

Iruñan lertu da festa aztuz

elkar ikusi ezinak

Zuri ta gorriz jantziak dira

bertako kale ixkiñak

bertako eta kanpokoentzat

munduko festik haundinak.

Entzierroan korrikarako

nola ez gauden eginak

Lesaka alden eingo ditugu

adar jotzen aleginak

soinean hartuz niki zuriak,

zapi gorri ta kanpinak.

Eskerrak eta lastima urtean

behin dirala San Ferminak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!