Sanjoanak pasa eta

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko uztailaren 5a

Doinua: Arratsalde on entzule

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

San Joanak pasa eta

San Pedroak ziren bertan

Nahiz ta eguzkia preso

egon zaigun asteetan

San Pedroren giltzek libre

utzi azken egunetan

eta berrogei gradura

heldu termometroetan

alerta narajarekin

dabiltz prebentzioetan

arriskutsua baitugu

horren muturrekoetan

itzaletikan ibili

diogu holakoetan

baina aukera onena

egotea itzaletan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!