Bertsoa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko maiatzaren 17a

Doniua: Ikusten duzu goizean.

EGILEA: OIHANA IGUARAN.

Bertsoa bada jolasa

estutu arren arnasa

sarea josten da lasa

eskualdeko beatzi harik

aurrera nahi dute pasa

bihar da hurrengo plaza

ikusteko bere kasa

noraino doan mataza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!