Kirola eta ogia

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko apirilaren 26a

EGILEA: HARITZ MUJIKA

Doinua: Nere gorputza dardarka daukat

«Zirkua eta ogia» ziren

garai bateko errenta

agintariak eduki zitzan

mila sekretu gordeta.

Gauzak batere aldatu diren

egin nahi det gogoeta.

Gaur teilatupe gehienek dute

azpian ogi pusketa,

ta agintean dagoenari

etzaio jartzen arreta:

gaur da Españako Buelta

bihar Erreala-Celta

etzi finala: Oinatz - Untoria

Pablo eta Zubieta.

Garai batean zirkua zena

orain kirola da eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!