Bertsoa: Joseba Otaegi eta Arriaren arteko apustua

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko martxoaren 15a

Martxoaren 15ean Tolosako zezen plazan.

Gure herriak aspalditik

maite izan du apustua

elkarren aurkako lehiak

hainbat sugar du piztua

oraindik bizirik dirau

ta gera ez dadin ahaztua

erronka bat egin dute

bi lagunek tajuzkua

Arria ta Otaegi

zuk noren alde juzkua?

Tolosako zezen plaza

ta aizkora zorroztua

lehia ona izan bedi

eta emaitza juxtua.

Doinua: Etaren su etenetik.

EGILEA: ION BELOKI ARRUTI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!