Bi mila ta hamabosta

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko urtarrilaren 9a

Joan dira Gabonak

nahiz ez gutxi kosta

turroiari eginda

hiru-lau kozka.

Urte zaharra nola ez

tabernetan ospa?

Txanpañak ematen du

bihotzean poz ta...

Sarritan korrozka

zutik ozta-ozta

ta euroek ospa

hortxe dago koxka!

Ondo pasa bi mila

ta hamabosta.

Egilea: MIKEL ARTOLA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!