Sagardotegien irekierari bertsoak

Jada ondu dan sagardo berriz

kupelak ezin kabitu

txotxak zabaldu dituzte eta

ohitura zaharra kunplitu.

Urtarrileko aldapaz nahiz ta

kontu ugari aditu

urte haserak bere txarrian

gauz onak ere baditu.

 

Kupel onduan abesti, bertso

eta zenbat berriketa.

«Gutxi ta maiz»ko horrek atzetik

badu bere gogoeta.

Pasatu gabe egin zazue

sagardotegiko buelta

gauz denen gisan gauz onek ere

beren neurria dute ta.

 

Doinua: Norteko ferrokarrilarena.

Egilea: UNAI MENDIZABAL JAUREGI, 'MENDI'

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!