Urte berriak ezer aldatu al du?

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko urtarrilaren 23a

Bi bahitu Japonesi

aorta zabaldu

diote Islamistek,

ta haiek afaldu.

200.000€-rekin

Luis Barcenas salbu.

Justizia bat zorrotz

ta bestea malgu

Manifak ugaldu,

argiak itzaldu,

"NOW"ek "W"a saldu

Errealak galdu...

Urte berriak ezer

aldatu al du?

Doinua: Betroiarena

Egilea: HARITZ MUJIKA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!