Larunbatean, bertso-afaria Alegian Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendirekin

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2014ko azaroaren 26a

Larunbat honetarako, azaroak 29, bertso-afaria antolatu dugu Alegiako Intxurre Elkartean. Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendi izango dira bertan. Animatu, badago tokia!

Ohitura onak zaindu egin behar direla-eta, aurten ere antolatu dugu bertso-afaria Alegiako Intxurre Elkartean. Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi izango dira bertso bazkaren arduradunak, kalitatea ziurtatua daukagu horretan, goimailako bertso-sukaldariak baitira;  gainerako otorduaz Harituz taldekoek arduratuko gara. Eta hortan ere ez gara makal ibiliko.

Gainera, nola joan den larunbatean gure kideetako batek, Iñaki Artolak, pelotan txapel garrantzitsua irabazi zuen, hori ere ospatu nahi dugu modu batera edo bestera; esker bertsoan egin zuen potoa barkatu diogu dagonerako, bertso eskola sarriago etorri beharra daukela esanda, noski!

Tikeak salgai Alegagiako taberna hauetan: Hilarione, Ixkina eta Jubilatuena.

Izena emateko bidali email hauetarako edozeinetara: ostolapitze@hotmail.com edo felixirazustabarrena@gmail.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!