Etxebizitzaren aldeko greba izan al da?

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alaña

Benetan? Pradalesek bi gauza esan ditu. Bata, grebaren deialdia egin zenean. Horrela esan zuen: «Orain dela hilabete bat bildu nintzen Euskadiko sindikatu guztiekin, eta, hara non, ez zuten gastatu ezta segundo bat ere, etxebizitzaren arazoaz hitz egiteko».

Bigarrena, Gasteizko Legebiltzarrean, EH Bilbuko den Otxandianori: «EH Bilduk kudeatzen dituen udaletan, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko tresnak badituzte, baina ez du sortzen etxebizitza publikorik».
 
Zeinek arrazoi? Proba fidagarriena? Lizartzan bertan? Ea.

Lizartzan badaude hainbat etxe, garai batean BOE izandakoak, baina legez (legedi zaharra dela eta) dagoeneko etxeak libreak dira, alegia, jabeek espekula dezakete, ezta? Adibidez, gu bizi garen auzoan, Plazasoroko etxe guztiak libreak dira.
 
Ezker abertzaleko jende asko bizi da bertan. Bada, auzokook egin dezakeguna, militantziagatik, hauxe da: udaletxearekin hitzarmena egingo genuke, non gure aldetik konpromiso legala hartzen dugun gure etxeak BOE moduan hartzeko. Modu horretan, gure etxeen prezioak finkatuko lirateke, saldu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen formularekin egiteko. Horrela, uko egingo genioke hirigintza espekulazioari. Eta udaletxeko kudeatzaileek izango lukete tresna bat (beste bat) etxebizitza publikoaren aldeko politika egiteko.
 
Prest? Eta Tolosaldeko gainontzeko herrietan ere egiteko prest?
                                                                                                                 
                                                                                                                     Koldo Alaña (Lizartza)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!