Epai irmoa exekutatzea eskatzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Trini Mendizabal 2026ko uztailaren 23a

Altzoko Udalbatzak 2025eko uztaileko osoko bilkuran epaia betetzea eskatu zuen, eta osoko bilkuran aho batez onartu zen epai hori betetzea, hau da: sententzia guztiz eta behar den bezala betetzea; herritarrei adieraztea bidea ez dela publikoa eta aurrerantzean ez duela erabilera publikorik izango; eta epaitegiaren ebazpena betetzea, jabeari erabilera pribatua bermatuz.

Altzoko Udalak auzitegiari jakinarazi zion alkatea bera izango dela epaia betetzeaz arduratuko dena.

Udalak, prozedura hau betetzeko, epaia eta agindua 2025/10/23an bidali zituen Tolosako Jabetza Erregistrora, eta finken erregistroen egokitzapenarekin aurrera egiteko eskatu zion; hau da, udalaren jabetza ezabatzeko eta aurreko jabeen alde erregistratzeko. Epai irmoaren kopia bat aurkeztu behar zuten.

2026ko maiatzaren 21ean, Jabetza Erregistroak gai honi dagokion kalifikazio ezkorraren berri eman zigun. Altzoko Udalak ez ditu aurkeztu behar diren dokumentu-zuzenketak, behin eta berriro Erregistroak eskatu arren. Ondorioz, prozedura eten egin zen eta, 2026ko urtarrilean, epea bukatu eta baliorik gabe geratu zen.

Oraindik Altzoko Udalak ez du jarri Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetutako desjabetze-prozeduraren barruan kendu zituen bi ateetatik bat ere, nahiz eta beraiek epaitegiari jarrita daudela esan dioten. Edozein herritarrek ikus dezake hori gezur hutsa dela.

Bestalde, gure proiektuarekin aurrera egiteko udalera jo genuen obren lizentzia eskatzeko. Bai, udalak eman digu lizentzia, baina lizentzia hori baldintzatuta dago: partikular bat bide horretatik pasa behar izatearen menpe. Zehazki, horrela dio: «Ibilgailuen pasatzea bermatu behar da, lehen bezala!!».

Altzoko Udalak, gaur egun, ez ditu kendu Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetutako desjabetze-prozeduraren xede izan zen bide-tarte zehatzaren adokina (enkantxatua) eta asfaltua. Hau ere baldintzatuta dago, partikular bat bide horretatik pasatzearen menpe. Zehazki, horrela dio: «Ibilgailuen pasatzea bermatu behar da, lehen bezala!».

Altzoko Udalak, berriro ere, intentzio txarrez jokatu du, bai epaitegiaren atarian, bai herritarren aurrean, egiazkoak ez diren dokumentuak erabili baititu. Alkateari galdetu nahi diot ea guri kalte egiteko gastatu duen herriaren diru guztia itzuliko duen. Diru-kontuek beste idatzi bat egiteko bidea ematen dutenez, beste baterako utziko dugu gai hori.

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 559/2024 zenbakidun epai irmoa exekutatzea eskatzen dugu.

Herritar guztiak berdin tratatzea nahi dut.

Trini Mendizabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!