Gutuna

Sententzia irmoa

Erabiltzailearen aurpegia Trini Mendizabal 2025eko uztailaren 23a

2025ko ekainaren 27an, Euskal Herriko Justizia Auzitegiak (559/2024 zenbaki) sententzia irmoa eman zuen eta ondorioz, Altzoko Udalak Madrilen jarritako alegazio errekurtsoa ez da tramitera onartua izan. Beraz, Altzoko Udalaren bide pribatu baten desjabetzea baliogabe geratu da.

Altzoko Udalak gure bide pribatua desjabetu zigun, interes publikoa eta soziala argudiatuta. Bere arrazoien artean aipatu zituen, besteak beste, bidea nekazaritza-jarduera baterako dela eta langileak eta bezeroak ukuilu ekologikora sartu ahal izateko beharrezkoa dela.

Gezur horiek guztiak eta gehiago esan zituzten, ez diote balio izan ordea epaileari epaia emateko orduan.

Honela dio epaiak: ez dago bide publikorik ez eta interes sozialik ere, interes bakar-bakarra partikular bati bide-pasoa bermatzea da. Auziak dio ezin dela bide pribatu bat publiko egin.

Behin alkate jaunak esan zidan, «onartuko al dun?», irteten zen epaia, alegia, epaiak dioen bezala, Altzoko Udalak konflikto hau erresolbitu eta epaitu nahi izan baitu.

Altzoko Udalaren aurkako haserrea adierazten dut bai bere ekintzengatik, eta baita, agerian geratu den bezala, pertsona bati erakutsitako faboritismo argiagatik ere. Ekintza arbitrario eta bidegabe honek kalte ekonomiko handiak eragin ditu, eta kalte emozionalak ere ezin dira alde batera utzi.

Arauak interes partikularrei mesede egiteko nola manipulatzen diren ikustean eta horrek sortzen duen inpotentzia sentsazioak, gure agintariengan konfiantza ez izatea eragiten du.

Orain nik galdegiten diot alkate jaunari ea epaia onartzen duen, puskatutako atea noiz jarriko duen eta neurrigabe botatako brea noiz kenduko duen.

Herritar guztiak berdin tratatzea eskatzen dut.

Trini Mendizabal, Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!