Villabonako jaiak 2025

Egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa

Erabiltzailearen aurpegia Remi Gogoan herri ekimena 2025eko uztailaren 17a

Remi Gogoan herri ekimenak gutuna kaleratu du uztailaren 31n, urtero bezala, ekitaldia egingo duela iragartzeko.

16 urte joan diren arren, 2009ko uztailaren 31n gertatu zena ez dugu ahazten.

Ertzaintzaren presio eta probokazioek Remiri bihotza leherrarazi zioten.

Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ardura bere gain hartu, ertzainak festa gunera bidaltzeagatik eta izan zuten jokabideagatik.

Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.

Urtero moduan, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Denak gonbidatuta zaudete.

Remi Gogoan herri ekimena Amasa-Villabona

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!