Aitor Maizaren oroimenez

Erabiltzailearen aurpegia Jon Aldazabal 2025eko uztailaren 14a

Aurten, Tolosa CF-k antolatzen diken pala txapelketak 57 urte egiten dizkik, baina aurtengoa ez dek berdina izango.

Hi falta haiz, hire umorea, eskuzabaltasuna, bizipozaren falta sumatzen dizkiagu. Saltsa guztien piperra hintzen eta zulo hori ezin izango diagu estali. Jokalari bezela 35 urte baino gehiago egin hituen eta, jokoan jarraitzerik izan ez huenean ere, hain kuttun huen txapelketaren antolakuntzan ere hire alea jartzen jarraitu huen. Bazekiagu pilotaz at beste alorretan ere kriston inplikazioa huela, inguruko guztiak hiregan laguntasuna topatzen geniala eta, hori, ez diagu sekula ahaztuko. Agur Potto!!!

JON ALDAZABAL
Tolosa CF-ko pala txapelketako antolakuntzaren izenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!