gutuna

Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Adnan Dahi Bachir, Gipuzkoako Saharar Kolektiboaren Elkarteko lehendakaria 2025eko maiatzaren 20a

Tolosaldea Sahararekin elkarteari: saharar herriarekiko 25 urteko konpromiso eta elkartasun hautsezinaren ospakizuna dela eta, saharar diasporatik gure esker onik sakonena eta zintzoena adierazi nahi diogu.

Mende laurden honetan zehar, elkartasunak mugak eta distantziak ulertzen ez dituela erakutsi du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Saharar gatazkaren une giltzarri bakoitzean presente egon da, eskuzabaltasunez,  konbentzimenduz eta gizatasunez eskua luzatuz.

Euskal Herriaren eta saharar herriaren arteko loturak indartu egin dira, errespetuz, duintasunez eta borroka partekatuz ehundutako benetako senidetasuna bihurtu arte. Urte hauetan zehar, elkarteko lana nekaezina izan da: sentsibilizazio-kanpainak, ekitaldi publikoak, hitzaldiak, elikagaien eta oinarrizko produktuen bilketak, lankidetza-proiektuak errefuxiatuen kanpalekuetan, gizarte-ekimenak, babes politiko irmoa, manifestazioak,
hitzarmenak... Saharar herrian arrasto ezabaezina utzi duen jardun itzel eta kalkulaezina.

Tolosaldea Sahararekin elkartea funtsezko zutabea izan da, da eta izango da gure eskubideen defentsan, gure kausa ikusarazten eta saharar familiei hainbeste aldiz kontsolamendua eta itxaropena eman dien giza laguntzan, bai diasporan, bai eta kanpalekuetan ere.

Saharar herriaren izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Tolosaldea Sahararekin elkarteari. Eskerrik asko gure borrokan sinesteagatik, ez zapuzteagatik, zuen ahots, presentzia eta konpromisoarekin eusteagatik.
Bihotz-bihotzez espero dugu Mendebaldeko Saharan, lurralde aske batean, hainbeste urteko erresistentziaren eta elkartasunaren garaipena elkarrekin ospatzeko eguna iristea.

Ordura arte, elkarren ondoan ibiltzen jarraituko dugu, urrats sendoz eta bihotzak elkartuta, garaipenera arte.
Gure errespetu, maitasun eta esker on guztiarekin, saharar diaspora.

Adnan Dahi Bachir, Gipuzkoako Saharar Kolektiboaren Elkarteko lehendakaria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!