GUTUNAK

Altzoko ukuiluaren aferaz

Erabiltzailearen aurpegia Trini Mendizabal 2025eko apirilaren 9a

Trini Mendizabal altzotarrak honako gutuna hau idatzi du:

Altzoko Udalak ukuilua eraikitzeko baimena eman zion herritar bati. Ukuilua biderik gabe egin zuten, pentsatzen zutelako gure bide pribatua noizbait publiko egingo zutela. Geroztik auzitegietan barrena gabiltza gure bide pribatua defendatzen.

Donostiako epaia ez da irmoa, izan ere, guk Bilboko Auzitegi Gorenean helegitea jarri genuen; beraz asfaltatze lanak neurriz kanpo egin ziren, guztia biderik gabeko ukuilu bati eta familia bati mesede egiteko. Hori guztia herritarren dirua erabiliz.

Altzoko Udala interes sozialean oinarritzen da eta nekazariak eta abeltzainak sustatzea udalaren eginkizuna dela dio. Interes soziala gizarte osoari mesede egitean datza, interes indibidualetatik harago alegia.

Ni ere baserri munduan jaioa naiz, beraz ondotxo ezagutzen dut nekazari eta abeltzainen bizitza. Ondo deritzot abeltzainak eta nekazariak babestea, laguntzea eta abar, baina beti ere inori minik eta kalterik sortu gabe. Herritar guztiak berdin tratatzea eskatzen dugu.

Trini Mendizabal Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!