Gutuna

Altzoko bide bati buruz

Erabiltzailearen aurpegia Trini Mendizabal Oyarzabal, Altzo 2025ko ots. 13a, 10:59

Altzoko ikuspegi orokorra.

2024ko abenduaren 3an Euskal Herriko Justizia Auzitegiak 555/2024 zenbakiko sententzia eman du eta Altzoko Udalak bide pribatu baten desjabetzea baliogabetu du.

Altzoko Udalak urte luzez mantendu du bide pribatua, bide publikoa zela esanez, eta horri eutsi dio legez kanpo jokatuz, autoritarismoz eta eskubide abusu argi batekin, norbanako zehatz bati mesede egiteko helburu bakarrarekin: biderik gabe eraikitako familia horren ganadu pabiloiak bide sarbidea izan dezan.

Udalak errepidea pribatua zela aitortu behar izan zuen egun berean desjabetu egin gintuzten. Honela dio epaiak: ez dago bide publikorik ez eta interes sozialik ere, izan ere biak nahasten ibili arren, –enmascarando hitza erabili dute epaian– interes bakarra partikular bati, hau da, familia horri, bere ustiategiarekin jarraitzeko bidea bermatzea izan da. Ezin dela bide pribatu bat publiko egin, hori dio sententziak.

Udalak gatazka honetan sartu nahi izan du; bi partikularren arazo bat izanik, bere egin baitu. Bestalde, sortutako kalteak izugarriak dira; guri bi pabiloi gaitasungabetu dizkigute eta gastuak ere izugarriak izan dira. Udalak lehenik bidea konpondu zuen eta gero asfaltatu egin zuen, hori guztia, herritarren dirua erabiliz eta pertsona bati onura egiteko. Herriko dirua ondo erabiltzea, iruzurrik egin gabe alegia, eta herritar guztiak berdin tratatzea eskatzen dugu.

Trini Mendizabal Oyarzabal, Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!