Azken honek herritar guztien gustukoak ez diren jarduera asko ordaintzen ditu gure diruarekin: urteetan zehar gure herrian zezenak torturatu eta hil dituzten toreatzaileak, inauterietan sufritzen duten bigantxak, animalista asko ados ez gauden txuleta azokak eta musika matxista jartzen duten DJak, besteak beste. Soilik emakume batek egiten duenean jartzen dira zalantzan ikuskizunaren balio guztiak, kalitatea eta publiko objektiboa?
Gainera, bere kontzertua ikustera hurbildu zen jende kopuruagatik, nabarmendu behar dut ez zitzaiola inoiz errespetua galdu, argi dago herriko jende asko ados zegoela etortzearekin.
Ez naiz Leticiaren zalea, baina bai emakume libreena. Beti debekatua izan zaigun umore sexualizatua eta lizuna egiten, besteek zer pentsatzen duten axola ez zaien, jasandako jazarpena gainditzeko gogoa duten eta adin guztietako jendea dibertitzen eta inori kalterik egiten ez duten artisten zalea naiz.
Tolosako Udalari zera esango nioke, jaien eredu zehatz bat sustatu eta feminismoaren alde borrokatu nahi baduzue, kasu guztietan egin behar duzue, ez polemikoetan bakarrik.
Eba Castro Gonzalez, Tolosa