Gutuna

Isabel Mugica, artista eta borrokalaria

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Ansorena Miner, Tolosa 2024ko uztailaren 19a

Isabel Mugicak egindako artelanetako bat.

Bere oroitzapenetik datorkidan guztia ona da: poza, bizitasuna, eskuzabaltasuna, adiskidetasuna... eta artea. Tolosa bete zuen bere obrekin, bai tabernak, bai dendak, baita Aranburu Jauregia bezalako beste leku batzuk ere. 

Kultur etxeko pintura tailerreko ikaslea izan zen, non bera erlaxatzen zen eta ingurukoak ere erlaxatu egiten ziren, irakasleak barne. Hauen artean gure lagun Jose Luis Longaron handia, gauza askoren konplize egin gintuena, borrokalari izaera partekatuz beti. Jite horrek azkeneraino borrokatzera eraman du. 

Edertasun handia utzi duzu gure oroitzapenetan, Isabel. Leirek eta biok topa egingo dugu Möet Chandonekin, zu zauden tokian margotzen eta alaitasuna banatzen jarrai dezazun. Prestatu zure kopa.

Jokin Ansorena Miner, Tolosa 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!