gutuna

Tolosako kultura bonuei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Aizpuru, Tolosa 2023ko urr. 19a, 10:00

'Arte eszenikoek Leidor eta Topic hartuko dituzte', zioen Ataria-ko irailaren 19ko lerroburutako batek. Eta horri tiraka irailaren 22an, Tolosako Udaleko agenda ikusi eta gero, erosi genituen bi eszena bonuak, interesgarria iruditu zitzaigun eskaintza, hamar emanaldi gutxienez barnebiltzen zituelako.

Irailaren 24an joan ginen Leidor aretora sarrerak jasotzera eta Sagastitarrak emanaldirako sarrerak ez zizkiguten eman sistemak ez zietela baimentzen eta. Hala ere, Tolosako agendan emanaldia bonuaren barne zegoen, guk eta bertako langilek ikusi genuen bezala, beraiek esan ziguten bezala hamar emanaldietako zela bonua. Sarrerak erreserbatu egin zizkiguten.

Irailaren 29an joan ginen berriro Leidor aretora eta Sagastitarrak emanaldia  bat-batean bonutik kanpo agertzen zen eta bonua bederatzi emanaldirako mugatuta zegoen. Bonua erosteko arrazoietako bat bazen Sagastitarrak ikusteko aukera, eskainita zegoen bezala, beraz ulertezina iruditzen zaigu gertatutakoa, zerbait eskaini, erosi eta gero erositakoa ez da eskainitakoa, a ze timoa. Gordetako sarrerak jasotzeko beste 30 euro ordaindu behar izan genuen.

Tolosako Udalari kexa luzatu eta gero, kultur teknikariak erantzun zigun akats bat izan zela eta beste ekitaldik gozatzeko. Tolosako kontsumo bulegora ere jo genuen eta esan ziguten ezin dutela udalaren kontra joan, Arartekora jotzeko. Betikoa, administrazioaren akatsa bere horretan geratzen da, akatsa gurea balitz ordaindu beharko genuen bai ala bai.

Jose Mari Aizpuru, Tolosa 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!