Gutuna

Usabalgo langileen egoera: hausnarketa politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo AlaƱa, Lizartza 2023ko urr. 12a, 15:59

Herritarroi idatzi diguzuena arretaz irakurri eta gero, plan-demiaren garaian COVID pasaportearekin gertatutakoa gogora etorri zait; hain zuzen, kiroldegira sartzeko baldintza bezala ezarri zenean, jendea eta batez ere gazteak txertatzerako derrigortze gisara, Usabalgo langile gehienek hartu zuten polizia lanarekin gogoratu naiz.

Ni neu testigu, hainbat aldiz udaltzainek indarrez atera nindutenean txertaketa-pasaporteari uko eginez kiroldegira sartu eta gero, zuek abisua pasata. Hainbat langileen iritziz gainera, hobe izango zen Guardia Zibilari deitzea nire bila joateko.

Kontu hauek aipatzeak ez du inongo asmo txarrik, kontrakoa baizik. Gure herri honetan ariketa osasungarritzat jo dugu beti memoria historikoa izatea eta hortik ikastea. Eta bide horretatik doa nire hausnarketa.

Dudarik gabe zuen aldarrikapenarekin bat nator. Dudarik gabe PNV-k (baita orain ere ezker abertzale ofizialak) zerbitzu publikoen gestioa pribatizatzen du, kapitalismo gordinaren alde eginez, eurek mordidak jasotzen dituzten bitartean.

Baina hau guztia egin ahal izateko, herritarrak banatzea ezinbesteko dute; herritarren artean kolaborazionistak izatea ezinbesteko dute…. erresistenteak makurrarazteko. Plandemiaren garaian kiroldegiko langile batzuk kolaborazionista izan zineten bezala, esperimentu genetikoan parte hartu nahi ez genuenen kontra. Hainbat sanitariok eta irakasleek kolaboratu zuten bezala.

Eta orain, zuen idazkian aipatzen duzuen bezala, hainbat bazkidek kolaboratzen dute zuen eskakizunen kontra.

Hau bera ilustratzeko, plandemiaren garaian Usabalgo kudeatzailea zen Asierri artikulu bat pasa nion: La milagrosa salvación de los judíos de Bulgaria durante el holocausto (1941-1944). El poder de la Sociedad Civil. Artikulu horretan ederki azaltzen zen nola, nazismoaren garaiko judutarren kontrako jazarpenean, Bulgariako gobernuaren erresistentziari esker, zenbat judu libratu ahal izan ziren.

Edota herriko eskolako irakasle bati esan nion bezala, umeei maskarilla behartzeagatik, obediencia debida Nuremberg-ko epaiketan deslegitimatu zen.

Guzti honetatik ondorio argia ateratzen dut. Denok sisteman eta sistematik bizi gara… baina guk lan egiten dugun estruktura horrek erasotzen badu gizartearen sektore bat (langileak, negazionistak, umeak, zaharrak, immigranteak, indigenak, ...) behintzat ez gaitezen izan kolaborazionista.
 

Koldo Alaña, Lizartza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!