Gutuna

Proposamen politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ignacio Amatriain 2023ko maiatzaren 10a

Datozen udal-hauteskundeetan Tolosaldean eta Andoainen aurkeztuko diren alderdi politikoei proposatzen diet beren hauteskunde-programan sar dezatela osasun sistemarekin lotutako erreklamazioak egiteko laguntza eta aholkularitza emateko sail bat.

Izan ere, badirudi intzidentziak gero eta ugariagoak direla eta herritarrek atzera egiten dutela, konpondu ezin den arazoa dela uste dutelako.

Politika baliagarria izan dadila eta udal erakundearen babesa eta lankidetza sentitu dezagun, beharrezko ditugun aldaketak ahalbidetzeko.

Jose Ignacio Amatriain
Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!