Hauteskunde kanpainarekin hasi garela dirudi. Bai. Kanpaina politiko hutsa, eta hauteskunde-propaganda gisa erabiltzen gaituzte.
Betiko sirena-kantuekin hasi dira, auzoa gero eta gehiago degradatzen ari dela ikusten dugun bitartean, mantenu ezaren ondorioz. Eta benetan agertzen eta aipatzen ez dena da hogei urte baino gehiago daramatzagula horrela. Korporazioak aldatuz doaz bata bestearen atzetik, aurreproiektuak eta proiektuak aurkezten dizkigute, eta kontsulta eta tailerretara gonbidatzen gaituzte. Haietara, berriz ere joaten bagara, beste behin gure auzoaren benetako beharrak zeintzuk diren errepikatuko ditugu . Baina, dirudienez, Udalaren asmoa ez dator bat herrigunetik gertuko bizilagunon, eta, era berean, landa-eremuko bizilagunen behar eta sentimenduekin.
Auzoaren zati garrantzitsu bat gara bizilagunak. Auzoa oso gurea dela sentitzen dugu eta barruan daramagu harrotasunez, baina premia oinarrizkoenetako batzuk konpondu gabe jarraitzen dutela ikusten dugu egunerokoan.
Txanpon trukerako elementu soila izan behar dugu Tolosako herritarren aurrean, hauteskunde-etekinak lortzeko, eta auzoaren baldintzak hobetzeko benetako interesik ez dute erakusten.
Gustatu ala ez, gure auzoaren etorkizuna eta «hirigintza nahiz ingurumen mailako hobekuntza» ez dago gure politikarien esku. Ekonomiari lehentasuna ematen dion hirigintza-promotore baten esku dago. Mugarik gabe eraikitzeko asmoa izan dezakeena.
Tolosako herriko berdegune handienetako batean eraikiz, eta, ondorioz, auzoaren benetako funtsa galduz.
Auzotik eskatzen dugun gauza bakarra, aspaldi identifikatuak ditugun behar horiei behingoz erantzutea da, inori denbora gehiago galdu arazi gabe.
San Esteban bizirik!
Oihana Sanchez Artieda
Tttontor San Esteban Auzokide Kultur Elkartea, Tolosa.