gutuna

Egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa

Erabiltzailearen aurpegia Remi Gogoan herri ekimena 2022ko uztailaren 21a

Uztailaren 31n egingo diote XIII. urteurreneko omenaldia Remi Ayestarani bere izena daraman pasealekuan, 20:00etan.

Badator uztailak 31. Egun seinalatua billabonatar askorentzat. Eta zer esanik ez Remiren etxeko eta lagunentzat.
2009ko egun hartan gertatu zena ez dugu inoiz ahaztuko.

Herriak aukeratuta, udal ordezkari gisa lanean ari zela, bihotza leherrarazi zioten. Ertzaintzaren presio eta probokazioen aurrean, Santio jaiak istilu gabe amaitzea. Horixe baino ez zuen nahi, baina ez zuten bakean utzi.

13 urte igaro dira, eta oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ertzainak festa gunera bidali izanaren eta haiek izan zuten jokabidearen ardura bere gain hartu.

Horregatik, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.
Herriak gogoan duela erakusteko, aurten ere, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan.

Remi Gogoan herri ekimena Amasa-Villabona

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!