Gutuna

Agur, esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Bitxori Rodriguez 2022ko ekainaren 30a

Ekainaren amaieran erretiroa hartu dut eta gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiet Ibarrako Bitxori frutategitik pasa diren guztiei. Bihotz zabalik zerbitzatzen saiatu naiz, produktuaren kalitatea zainduz, nire presentzia zainduz eta zuen zerbitzura jarriz eta onena emanez.


Horrela irakatsi zidaten: esker onekoa izatea, bihotzaren kultura sustatzea, konfiantza ematea eta, horrela, guztiaren eta guztiori kalitatea erakustea. Barkatu noizbait zakarra eta lehorra izan banaiz, baina sinpatiaren indarrez saldu nahi izan dut, bizitza eta zerbitzua atseginagoa eginez fruta-dendan.


45 urte luze izan dira dendan, sendotasunez eta gogotsu aritu naiz fruta-saltzaile, lana atseginagoa egiten. Eskerrik asko, benetan, zuen hurbiltasunagatik eta ulermenagatik, zuen laguntzarik gabe ezin izango zelako izan profesionalki izan zena. Berrogei urte luze hauetan egin dudan ibilbide profesionalean, nekiena ahalik eta hobekien egiten saiatu naiz, eta ahalegin eta tinkotasunez egin dut, lan eta arduraz. Eskerrik asko Ibarrako Merkatari Elkarteari eta nire dendara hurbildu den Tolosaldeko jende guztiari. Gaur Bitxori frutategia itxiko dut. Eskerrik asko!



Bitxori Rodríguez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!