Ni naiz kaltetutako eta diskriminatutako horietako bat, eta pertsonalki natorkizu ondokoa esateko eta proposatzeko.
Zurekin izandako bilera batean, ehun eta piko famili hoien ordezkariei ondo ulertu banien, zuk adierazi omen zenuen neurri hori aplikatzera behartuta izateaz gain, neurri horrekin erabat ados zaudela, legalki funtsezko eskubideak urratzen ez omen direlako eta osasun arlotik neurriko erabakia zela konbentzituta zaudelako.
Pasaporte nazi-covid horren atzean oso auzi garrantzitsuak daude, bai giza eskubideei buruzko eztabaida, bai pasaporte horrek bestelako legalitatea betetzen duen ala ez, baita ere osasun arlotik euskarririk duen ala ez. Guzti honi buruzko eztabaida sakona egiteko astirik ez zen izan zurekin izandako bilera horretan.
Gai oso garrantzitsu baten aurrean gaudelakoan, eztabaida publikoa eskatzera natorkizu. Nire ustez, eztabaida hori honela ezaugarrituko nuke:
1. Alde bakoitzeko bi kide. Zu eta zuen jarrera defendatzen duen beste pertsona bat alde batetik. Beste aldetik, gure iritzia defendatzen duten beste bi pertsona.
2. Erpin askoko gaia denez, eta zentratze aldera, zuei uzten dizuegu arloa aukeratzen: a) Giza eskubideen urraketa bai edo ez, alegia, justua/injustua. b) Bestelako legalitatea betetzen den ala ez, alegia, osasun argudioetan oinarrituta eskubideak murrizterakoan legalitatea betetzen den ala ez. c) Ebidentzi zientifikorik edota datu estatistiko sendorik badauden ala ez halako neurriaren oinarrian.
Diñotsudan bezala, zuek aukeratu zein gaitan zentra dezakegun lehendabiziko eztabaida. Esperientzi interesgarria suertatuko balitz, beste bi eztabaida gehiago egin ditzakegu.
3. Eztabaida hori 28 Kanalean egitea proposatzen dugu.
4. Moderatzaile gisara, bi bandoen onespena lukeen pertsona esanguratsua aukeratzea proposatzen dizugu.
Oraingoz besterik ez, zure erantzunaren zain, eskaera honen berri Tolosaldeko herritar guztiei emango diet.