Maydayterraneo proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola Negredo, Laskorain Ikastola (Tolosa) 2022ko urtarrilaren 20a

Iturria: Aita Mari

Gure ikasleek iaz izan zuten aukera boluntarioak ezagutu eta haien lana bertatik bertara ezagutzeko, baina urrats bat gehiago eman dugu aste honetan. Izan ere, Aita Mari erreskate ontzikoekin zuzeneko hartu-emana izan dute batxilergoko eta DBHko lehen mailako ikasleek. Erreskate ontzia bere horretan ezagutu eta Oscar Fernandez kapitainarekin solasean aritzeko aukera izan dugu. 

Gainera, ikasleen galderak erantzun dituzte eta guztiz aberatsak izan dira gure ikastolak Aita Mariko kapitainari zein boluntarioei egindako galderak zein haien erantzunak. «Zer da gertatu zaizuen kasurik zailena? Pertsona bat hil bada ontzian... Zer egiten duzue? Nola lagundu dezakegu herritarrok….?» 2017an, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusita, itsas erreskatearen proiektua martxan jartzea erabaki zuten, Aita Mariren  Maydayterraneo proiektua da hain zuzen ere, egitasmoa.

Laskorain Ikastolak, proiektua eta protagonistak ekarri nahi izan ditu ikasleengana. Boluntarioen eta elkarteen lan eskergari eta erakundeen finantzaketari esker, Aita Mari erreskate ontziarekin erreskate misioak egiten dituzte Mediterraneo erdialdeko SAR eremuko uretan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik ihesi, etorkizuna izateko modu hori besterik aurkitzen ez duten pertsonen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.

Laskorain Ikastolak Aita Marik egin duen eskaintza eskertu eta egiten duen lana txalotu nahi du, bai eta aitortza egin ere. Pedagogia da giltza! Errespetua, duintasuna eta solidaritatea. Horiexek gaurkoaren hitz gakoak. Mila esker Aita Mari!

Itxaropena Urkiola Negredo, Laskorain Ikastola (Tolosa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!