Nola da posible, gaur egun, aberastasun guztien iturburutzat aintzat hartutakoari hain modu zorrotzean uko egin izana?
Izan ere, ez dira garai onak nekazaritzaren sektorearentzat, ezta lehen sektorearentzat ere. Antzinako greziarren garaian Erdi Arora arte nekazaritza aberastasunaren bizkarrezurra izan zen. Lehen tesi merkantilistek eta kapitalismoaren ondorioz gertatutako garapenak eraman gaituzte egungo egoerara.
Hauxe da egungo egoera; gero eta jende gutxiagok nahi du nekazaritza-sektorean lan egin: «Espainiako nekazari eta abeltzainen %33k baino gehiagok 65 urte baino gehiago dituzte, eta %3,7k 35 baino gutxiago». Blue collar lanak geroz eta gehiago gutxiesten ditugu, eta White collar lanak balioan gero eta gehiago jartzen ditugu. Hori dela eta, lehen sektoreko lanak porrot egin dutenentzako edo beste irtenbiderik topatzen ez dutenentzako bidea dirudi. Gure gizarte garatuaren talaiatik, gure elikadura multinazionalen esku uzteko pribilegioan sentitu gara. Teknologiaren erabilera oso hedatuta badago «nekazaritzako kimikaren eta hazien industria multinazionalari munduko elikagaien hornidura kontrolatzeko gaitasun handia eta oso arriskutsua emango dio».
Barazkiek eta lekaleek gure elikaduraren hiru laurden osatzen dute.
Gure munduak daraman noraeza aldatzen ez bada, etorkizuneko gerren hiru laurdenak baino gehiago elikagaien kontrola bezalako oinarrizko gauzen kontrolagatik izango dira, eta gutako inor ez da gatazka horretan zigorrik gabe geratzen; ez modernoak, ez ezezagunak, ezta tituludunak ere.
Joanes Tovar