Gutuna

Sistema heteropatriarkala arrakalatu

Erabiltzailearen aurpegia Aiztondoko Mugimendu Feminista 2021eko martxoaren 23a

Martxoaren 6an Aiztondon gizon batek lau emakume eraso zituen. Aiztondoko Mugimendu Feministak emakume hauei elkartasun eta babes osoa helarazi nahi die: zuekin gaude eta ondoan izango gaituzue.

Ez da lehen aldia izan gizon honek emakumeak eraso dituela eta zoriontzekoa da emakume hauek izaniko iniziatiba, Aiztondon sinadura bilketa burutuz.

Aiztondoko emakume ugarik helarazi genuen berarengandik jasotzen diren lizunkeriak eta ukituak eta nahikoa dela aldarrikatu genuen. Kasu honetan, beste hainbat kasutan ez bezala, argi ikusten da arazo politiko baten aurrean gaudela eta kolektiboki erantzun beharra dagoela. Emakumeoi beldurra sartzen digute egunerokoan komunikabide zein beste bide batzuetatik diskurtso matxistak bideratuz eta ahaldundu beharrean, ahultzera bideratu nahi gaituzte.

Baina ez dugu onartuko, ez Aiztondon ez inon, mezu hauek harrapa gaitzaten eta egoera honi aurre egiten jarraituko dugu. Kolektiboki antolatu eta sistema heteropatriarkalaren aurka jardungo dugu ausartak izatetik, libre izatera pasatu arte.

Gora borroka feminista!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!