Koronabirusaz gain eguraldi hotz eta elurtsuarekin egin behar izan genituen ekimen desberdinak, guzti hauetan argazki anitzak, koloretsuak eta argitsuak ikusiaz. Ezin ukatu dezakegu, aurtengo mobilizazioak testuinguru politiko berri batean eman direla, Estatu espainiarreko presondegietan azken hilabeteetan mugimendu ugari ematen ari direlarik.
Ukaezina da, azken hilabeteetan ematen ari diren hainbat urratsek bereziki presoen senideei lasaitasun eta arintze bat eragiten diela, mugatua baina aintzat hartzekoa. Mugimendu hauen barruan eman dira eskualdeko hainbat euskal presoen hurbilpen edo jakinarazpenak, tartean gure herriko Aitor Agirrebarrena Beldarrain Cadiz-ko Puerto III espetxetik (etxetik 1.020 km) Asturiaseko Villabonakora (etxetik 385 km) lekualdatu dutela iragarriz.
Baina ez da aski, gure herrian benetako elkarbizitza, benetako normalizazioa eskuratu nahi bada bizi dugun gatazka politikoak sorturiko ondorioek konponbide integral bat eskatzen dute eta horrek ezinbestean espetxean edota erbestean direnen etxeratzea esan nahi du. Datozen hilabeteetan aipatu egoerak izan dezakeen garapenean berebiziko garrantzia izango du preso, iheslari eta deportatuen auzia konponbidera eramateko ahalegin partekatu zabalak kalean, instituzioetan eta eremu orotan aurrera eramatea. Bide honetan egiteko deia luzatzen dizuegu, urtarrileko azken ostiral honetan ere plazak betez.
Urrats bat gehiago preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herri baten alde. Sorterrira ekarri behar ditugu. Denak etxera.
Haimar Altuna Ijurko, Sortu-ko kidea (Lizartza)