Euskal Herriko gazte konprometituen aurkako errepresioak, ordea, ez du etenik. Azken urteetan, Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dugu behin eta berriz, eta datorren urtarrilaren 21ean eta 22an Aitor eta Galder Amurrioko eta Gasteizko gazteek Auzitegi Nazionaleko aulkietan eseri beharko dute. Horretaz gain, ezin aipatu gabe utzi espainiar kolonialismoaren eta monarkiaren aurka egindako ekimenarengatik deklaratzera deitu dituzten IrunĖerriko 12 gazteak.
Aitor eta Galder 2019. urtean atxilotu zituzten "helburu terroristekin lehergaiak gordetzea" egotzita. Duranan aurkitutako suziri batzuen harira Ertzaintzak bi gazteak atxilotu zituzten 2019ko otsailaren 7an, eta hainbat hilabete espetxean izan ondoren, 2019ko abuztuan baldintzapean aske utzi zituzten.
Orain, Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra, zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eta hamabost urteko gaitasungabetzea eskatu du gazte bakoitzarentzat. "Helburu terroristarekin armak, munizioak eta lehergaiak zein horien osagaiak gordetzea eta trafikatzea" leporatzen die.
Aitorrek eta Galderrek salatu duten gisan, EAJ eta Ertzaintza dira beren aurkako epaiketaren arduradunak, eta militantzia politikoaren aurkako eraso zuzena da. Euskal Herriak bere burujabetza prozesuan aurrera egitea saihestu, eta sufrimendua betikotu nahi duena.
Horregatik, Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko, eta beren askatasuna eskatzeko ostegunean, hilak 21, 19:00etan, Ibarrako plazan, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eta Anoetako plazan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dizuegu herritar guztiei.
Ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik!
Euskal gazteria aurrera!
Aitor eta Galder aske!
Tolosaldeko Ernai