GUTUNA

TAO sistemari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Arrate Larrion 2021eko urtarrilaren 14a

Tolosako TAO sistemari buruz nire iritzia eman nahi dut. Orokorrean uste dut ondo antolatuta dagoela, kexa bat daukat, ordea, tren geltokiko plazako aparkalekuaren inguruan.

Izan ere, gertu bizi naiz eta nire semea, Anoetan bizi dena, egunero etortzen da etxera 19:45ak aldera. Egia esan, ordu horretan ez da erraza aparkalekurik aurkitzea dagoeneko jendea etxean dagoelako. Nahiz eta San Esteban auzoan doako 3 aparkaleku egon, horiek ere ordu horretan, normalean, beteta egoten dira. Beraz, semeak geltokiko aparkalekuan bakarrik utzi dezake autoa. Oso garestia ez bada ere, derrigorrezkoa da arratsalde osoko tarifa ordaintzea eta esango nuke gehiegizko tarifa dela 15 minutuz kotxea bertan aparkatzeagatik.

San Frantzisko pasealekuan, adibidez, posible da 15 minutuko tarifa ordaintzea eta pentsatzen dut jende gehiagok edukiko duela arazo bera. Horregatik espero dut udalak laster neurriak hartzea.

Arrate Larrion, Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!