Gutuna

EAJk urtarrilaren 2ko arratsaldean izandako gertaera larriak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako EAJ 2021eko urtarrilaren 11

Hau da Amasa-Villabonako EAJko udal taldean kaleratu duen oharra:

Biltzen ari garen informazioaren arabera, joan den urtarrilaren 2an, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Kale Nagusiko Iratzar eta Rainbow tabernen inguruan esku hartu behar izan zuten, COVID-19aren aurkako arau indibidual eta kolektiborik oinarrizkoenak erabat ez betetzearen ondorioz izan ziren elkartasungabeko gertakariei amaiera emateko. Izan ere, ostalaritza establezimendu horien barruan zein kanpoan gazte kuadrillak pilatuta egon ziren, denbora luzean,  maskararik gabe eta distantzia sozialaren uko eginez, barran zutik kontsumitzen eta abar.

Hori gutxi balitz, badirudi zenbait gaztek udaltzainak iraindu zituztela eta, horren ondorioz, Ertzaintzak esku hartu zuela, dozenaka isun-proposamen irekiz.

EAJko udal taldearentzat, horrelako jokabideak guztiz onartezinak dira, eta, horrexegatik, gertakari tamalgarri guzti horiek argitzearren, lehen urrats gisa, Udaltzaingoari txosten zehatz eta sakon bat egitea eskatu dio.

Oposizioko lehen alderdiarentzat, jokabide horiek larritasun handiagoa hartzen dute, datu guztien arabera pandemiaren hirugarren olatutik oso gertu egon gaitezkeelako: gazte arduragabe horiek birusaren transmisio eta hedapen sozialaren gune bihurtu ahal izan dira. Birus horrek hainbat hildako eragin ditu gure udalerrian eta dozenaka pertsona ospitaleratu, oraindik ere osasun-arrasto handiak dituztenak.EAJren ustez, tamalgarria eta penagarria da, halaber, gobernu-taldearen isiltasuna gertaera horien inguruan. Egun batzuk igaro dira eta alkateak ez du egokitzat jo herritarren ordezkari politikoei jakinaraztea ere. Kezkagarria da erantzukizun politikoaren eta osasun publikoaren arloan beharrezkoa den jardueraren ikuspegitik.


Amasa-Villabonako EAJren udal taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!