Izan bidea

Euskal Herria amets eta askatasuna helburu

Erabiltzailearen aurpegia Ana Belen Egues Gurrutxaga, Cordobako espetxetik 2021eko urtarrilaren 8a

Agur bat, urte guztian zehar zuen pauso bakoitzarekin gugana gerturatu zareten guztioi. Senide, lagun, ezagun guztiengana berotasuna eskaini asmoz presoen aldeko ekimenetara arrimatzen zareten guztioi gure esker ona.

Orduak, egunak, urteak, euskal presoak kartzeletako patioetan barrena pausoak haruntz, pausoak honuntz, zuenei esker, zuenekin bat eginda gabiltza eta, ezin bestela. Gure animoari zuen hauspoak eragiten dio, atzo, gaur, bihar, etzi, beti izanda horrela.

 

Etsai lurrean preso gauzkatelarik zuen bultzada behar dugu Euskal Herriratzea eta etxeratzea lortuko badugu, guk bakarrik ezin izango baitugu. Gure bihotz taupadak Euskal Herria dute amets, askatasuna helburu.

Arrasto honi jarraituko diogu. Zin dagizuegu.

Ana Belen Egues Gurrutxaga, Cordobako espetxetik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!