Koronabirusa

Beste behin ere, errealitatea ezkutatzen ari zarete

Erabiltzailearen aurpegia Irati Ibarzabal 2020ko mar. 28a, 14:50

Gaur (atzo) goizean telebista piztu eta Eider Mendoza azaldu da (Gipuzkoako diputazioko bozeramailea), bere lehentasuna zahar egoitzak direla esanez, jarraipen indibidualak egiten ari direla, langileria errefortzatu dutela, sistemak ondo funtzionatzen duela…GEZURRA!!

Olatz Peon, Tolosako alkatea denari ere entzun diot, hartu beharreko prebentzio neurriak hartzen ari direla: garbiketa, bertakoei eta langileei frogak eta prebentziorako materiala iritsi zaiela, ORAIN? Ia 15 egun pasa dira konfinamendua hasi genuenetik!

Hartu beharreko prebentzio neurriak oso berandu iritsi dira eta ez dira nahikoa, langileen Osasuna dago jokoan eta noski, bertan bizi direnena ere bai.

Presiopean, urduri, beldurrez, lana bukatu ezinik eta personal gutxiagorekin ari dira lanean, honek zahar egoitza batean eta egoera honetan duen eraginarekin. Egunetik egunera baja gehiago daude, eta hauek ezin kubritu dabiltza, jai egunetan lanera joateko eskatuz (egoera normal batean minimoetan ibiltzen dira).


Testak,”kutsatutako” solairuan sintomak zituzten langileei eta bertan bizi direnei soilik egiten hasi ziren, eta Iurreamendin langile gehiago daude, bertakoekin arreta zuzena ez duten arren, "kutsatutako” solairura igotzen dira eta garbitzaileak kutsatuta dauden gaixoen arropekin kontaktu zuzena dute, hau egiteko beharrezko neurriak hartu gabe.

Egoera jasangaitza da, langileen artean baja asko egon dira, egin dituzten frogak oso berandu egin dituzte, edo zuzenean ez dituzte egin, esaten ari diren positiboak ez dute errealitatea isladatzen. NAHIKOA DA!

Tolosako Iurreamendi egoitzan lan egiten duen emakume zoragarri baten alaba naiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!