Villabonako jaiak 2019

"Herriko presoen senideek alboan izango gaituzue"

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Agirre, Amasa-Villabonako EH Bilduren zinegotzia 2019ko uztailaren 28a

Amagoia Agirre, Amasa-Villabonako EH Bilduren zinegotziak idatzitako gutuna:

Gaur gauean herriko presoen senideei omenaldia eskainiko zaie eta gu ere euren alboan izango gara, ezin baititugu ahaztu sorterritik urrun dauden gure herrikideak. Bakean eta askatasunean bere jaiak ospatu nahi lituzkeen herri honetan hutsune nabarmenak dira Emilio, Oskar, Manex, Iñigo eta Karlosenak.

Elkarbizitzarantz pausoak emateko behar beharrezkoa da euskal preso politiko eta iheslariak kontuan hartzea. Amasa-Villabonako udala bide horretan senide eta lagunen ondoan egongo da.Urgentziazkoa da salbuespeneko legediarekin amaitzea. Ustezko biolentzia gabeko garai honetan ulertu ezinezko egoera baten aurrean aurkitzen gara. Are gehiago, senide eta lagunei erantsitako zigor ekonomikoari aurre egiten saiatzeagatik, pairatzen ari garen eraso judiziala ezin daiteke ulertu ezta.

Dei egiten diegu Amasa-Villabonako herritarrei elkartasuna antolatzen jarraitu dezaten eta bide horretan gure esku dagoena egiten jarraituko dugu. Benetako elkarbizitza demokratiko bat lortzeko beharrezkoa da preso eta iheslariak etxeratzeko pausoak ematea lehenbailehen. Euskal Preso eta Iheslariak Etxera!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!