Eskolak mundu txikiak dira eta ordu batzuetan zehar errealitate ugari barnebiltzen dituzten elkarbizitzako espazioak dira. Ikasle bakoitzak kultura bat edo gehiago du atzean, hizkuntza bat edo gehiago, munduari begiratzeko ikuspegi diferenteak, bizimodu anitzak, egoera eta iragan ezberdinak... Kolore asko dago ikastetxe guztietan, pertsona adina kolore seguruenik, baina Fleming Herri eskola bereziki koloretsua den eskola bat da.
Hogei jatorri baino gehiago, hainbat erlijiotako ikasleak eta egoera sozioekonomiko ezberdinak dituzten haurrek ikasten dute gure eskolan. Ostean daude Euskal Herrira Algeria, Nigeria, Senegal, Sahara, Brasil, Nikaragua, Maroko, Hondurasetik.... heldutakoak. Arrazoi ezberdinengatik utzi zituzten atzean herriok eta egun euskal herritarrak dira. Eta haur askok, neurri handi batean gure eskola hartu dute lurrarekiko lotugune. Euskal Herria anitza da eta Fleming eskola ondorioz, errealitate horren isla da, bai jolastokian eta geletan gertatzen dena ere.
Denboran atzerago hasi zen dena, Flemingo guraso elkarteak egin zuen proposamena eta hainbat herritarrek onartu, eta badira 8 urte beharrezko arreta eta hezkuntza-errefortzuak behar dituzten haurrekin lanean hasi ginela. Hori dela eta, boluntario talde bat elkar hartuta gaude, haurrei ahalik eta hezkuntzarik onena emateko, eta gainera euskaraz. Erronka handia izan da, ezberdina, eta, hasiera guztietan bezala, ez da erreza izan. Baina guztiek diogu berdina, prozesu guztia esperientzia oso positiboa bilakatu dela guztiontzat. Argi baitaukagu etorkizuneko gizartea eskolatik hasten dela, eta aukera berdintasuna bermatu behar duen eskola publikoan dagoela gakoa.
Boluntariok, Fleming Herri eskolako geletan astean behin erakusten dugu gozo egon daitekeela elkarrekin hezkuntza eta euskara ardatz dituen proiektu amankomun batean. Horrela, boluntarion laguntza taldeak, gizarteak ezartzen dituen berdintasun ezari aurre egin eta zailtasunen gainetik emaitza akademikoak hobetzea eta euskara erakustea ditugu erronka nagusiak. Lan inklusiboa eta berritzailea egiten duen, eta gizartera egokitutako abanguardiako eskola bat sortzen ari gara Amasa-Villabonan. Eta Elkarbizitza koloretsua, berriz, gure arteko altxorra.
Baina badira gurekin batera proiektuari forma ematen dioten aktore garrantzitsuak ere: zalantzarik gabe, horiek dira programa honen protagonista nagusiak. Egunero, euskaraz ikasi eta euskararen erabilera indartzen ari diren haurrak; buruketak euskaraz eginez, liburuak euskaraz irakurriz, euskaraz zenbatuz eta euskaraz mintzatuz. Bejondeizuela!
Aniztasuna eta euskara dira gure eguneroko errezetaren osagaiak. Elkarbizitza bultzatuz eta maitasun dosi handiekin ikasiz eta irakatsiz. Aukerez beteriko eskola bat sortuz Amasa-Villabonan!
Ondo pasa jaietan! Gora Santioak! Eta Gora erroskila!