Guk, ordea, batez ere aurten, badauzkagu gure herriaz eta herritarrez harro egoteko arrazoiak. Aurtengo jaiak herritik eta herriarentzat eginak izan dira. Herritarrongandik eta herritarrontzat.
Herritarrok egin dugu indarkeria sexisten aurkako protokoloa eta herritarrok bota dugu txupinazoa. Herritarrok lan egin dugu haurren eta kuadrillen egunean. Herritarrak izan gara ostiral goizean txarangan parte hartuz herria girotu genuenak, eta baita larunbat arratsaldean trikitia, panderoa eta txistua joz nahiz abestuz kalejira eder bat osatu genuenak ere. Herritarrak izan ginen dantza sokan aritu ginenak eta herri kiroletan parte hartu genuenak. Eta ezin ahaztu koadrillen bazkaria eta herri afaria, ez al da harrigarria 300 lagun elkartzea mahaiaren bueltan?
Eta txosna herrikoia? Han ere herritarrak aritu gara etengabe lanean, borondatea eskuzabaltasun osoz eskainiz.
Seguru ahaztu zaigula zerbait, baina zerrendatu ditugunak nahikoa arrazoi dira gure herriaz eta gure herritarrez harro egoteko; geure buruaz harro egoteko.
Eskerrik asko, herritar! Izan daitezela aurtengo jaiak datozen urteetakoen oinarri eta oinherri.