Osasunari buruzko EAJren proposamenen inguruko balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Asuncion klinikako LAB-eko ordezkariak 2019ko maiatzaren 24a

Igandean berri harrigarri batekin gosaldu genuen: Tolosaldeako EAJ Ospitale Publiko bat egitearen alde azaldu da eta erraztasunak emango dizkio Osasun Sailari. Berri pozgarri bat eskualdeko herritarrentzat.

Hortik aurrera zalantzak besterik ez zaizkigu agertzen. Izan ere, orain arte ospitale publiko bat egitearen aurka azaldu izan dira. Are gehiago, osasun mahaia osatzearen aurka ere azaldu izan dira, orain dugun osasun arreta eredu publiko-pribatua defendatuz.

Iritzi aldaketa hau zerk eragin duen jakin nahiko genuke. Susmoa dugu, hauteskundeen gertutasunak eta EH Bilduren proposamen eta lanketak zerikusi zuzena dutela. Lehen aipatutako kontrako jarrerak eta hauteskunde programan honi buruz ezer ez azaltzeak horretara eramaten gaitu. Proposamen elektoralista eta hipokrita iruditzen zaigu.

Hori alde batera utzita, planaren xehetasun ezak larritzen gaitu erabat. Zehazki, klinikako langileoi zuzenki eragiten digunez, gure etorkizuna zein izango den ez aipatzeak. Zer gertatuko da Asuncion klinikarekin? Zer zerbitzu emango dira bertan? Zer gertatuko da langileokin? EH Bilduk aurkeztutako plan estrategikoan langileon etorkizuna bermatzen zaigu, ospitale berrirako integrazio prozesu baten bidez; EAJren planean ez gaituzte aipatu ere egiten.

Azkenik, EH Bilduk egindako proposamena osasun eragileekin (TOPA), sindikatuekin (ELA, LAB), lehen arretako langileekin eta Asuncion klinikako langile batzordearekin eginiko lanketa baten ondorio da. Norekin adostu du EAJk plan hau? Nor izan du kontutan?

Hasieran esan bezela, Tolosaldeko osasun arretaren erabiltzaile eta langile bezala, ongietorria da EAJren ideia, ongietorriak dira gehiengoaren iritzietara. Hori bai, planaren definizioa, eta eragileekin egin beharreko lanketaren falta sumatu dugu, eta neurri elektoralistatzat hartzen dugu, zalantzarik gabe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!