Asuncion klinikako zuzendaritzari eta erabiltzaileei gutun irekia

Erabiltzailearen aurpegia Asuncion klinikako enpresa batzordeko LABeko arduradunak Tolosa 2019ko urtarrilaren 22a

Asuncion klinikako LAB sindikatuko arduradunok eta langileok giza baliabide falta salatu nahi dugu. Urte osoko arazoa dena garai honetan areagotu besterik ez da egiten, gaixoek gure klinika betetzen dutenean.

 

Lan karga areagotu arren, urtean zehar dagoen langile kopuru berarekin betebehar eta zainketa guztiak aurrera ateratzea nahi dute, gaixoak behar bezala artatzea ezinezkoa delarik.

Egun hauetan klinikan dauden gaixo eta senideei jakinarazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egiten ari garela arreta egokiena eskaintzeko. Era berean, klinikako zuzendaritzari, gaixoari eskainitako arreta eta zerbitzuak hoberenak izan daitezen, behar diren giza baliabideak ezar ditzan eskatu nahi diogu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!