Enirio Aralarrekiko ardura

Erabiltzailearen aurpegia Jorge Garmendia (Aralar Bizirik) eta Edurne Huesa (Landarlan) 2019ko urtarrilaren 17a

Abendu amaieran Enirio Aralarko mankomunitateak bere batzar orokorra deitu zuen, bereziki alkateak eta zinegotziak gonbidatuz eta baita abeltzainen sektorea ere, horrela erakunde publiko bat makurki erabiliz, sektore pribatu baten erabateko zerbitzura.

Batzar horretan 2015-2019 legealdiaren balantzea eta egindako inbertsioak aztertu ziren, horien artean, eraikitako eta epaitegian diren bi legez kanpoko pista.

Legealdi honetan mankomunitateko arduradunek Aralar Natur Parkea izendatu aurreko garaira eraman dute erakundea, abeltzainen sektorearen interesak eta nahiak soilik kontuan hartuz eta ondorioz beste sektoreen ekarpenak mespretxatuz: zientzialariak, konserbazionistak, mendizaleak…

Urte Berriak batzarrean ziren ordezkari politikoei arduraren zentzua ekarri izana espero dugu eta baita, Aralar, larreak baino askoz gehiago delakoaren konbentzimendua ere. Horretarako, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala ikustea proposatzen diegu, Aralarko balioak ezagutu eta horren arabera ekin dezaten aurrerantzean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!