Maskulinitateen tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2018ko azaroaren 13a

“Maskulinitateak eta indarkeria matxisten prebentzioa” lelopean ikastaro interesgarria egin genuen atzo Mikel Otxotorena Fernandezekin batera.

Tolosako Udaleko Berditasun Sailarekin elkarlanean antolatu dugu Samaniego eta Orixe ikastetxeek, eta bertako Gorosti eta Asmoberri guraso elkarteek. Besteak beste, bi ikastetxeetako zuzendariek eta zenbait irakaslek parte hartu zuten bertan. Beharrezkoa ikusten dugu horrelako ekimenak aurrera eramatea berdintasunaren bidean guk ere geure buruak jantzi, eta gure ikastetxeetan ekarpena egiteko. Izan ere, hezkidetzan sakontzea gure erronketako bat baita.

Aipatu ekimena, ikasturtean zehar bai Samaniego zein Orixe ikastetxeetan aurrera eramango ditugun kultur ekintzen baitan kokatu dugu. Honen aurretik egin genuen Baso Eskolari buruzko xehetasunak emateko mendi ibilaldia ikastetxeko ingurune ederrean barrena, Uzturre azpian. Bi ekintzen balorazio oso positiboa egiten dugu.

Aurrera begira antolatuko ditugun ekimenen inguruko xehetasunak helaraziko dizkizuegu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!