Kirol koordinatzaile bat behar dugu Tolosako Samaniego eta Orixe ikastetxeetarako

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2018ko ekainaren 20a

Interesatuek bidali curriculuma ekainaren 25a baino lehen helbide honetara: gorostigurasoe@samaniego-tolosa.com

Gutxieneko baldintzak:
- Euskara jakitea.
- Kirolarekin edota denbora-librearekin lotutako esperientzia izatea.
- Ordutegi malgua, arratsaldeak, asteburuak.

Baloratuko da:
- Kirolarekin lotutako tituluren bat (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua, Magisteritza) edota begirale titulua izatea.
- Haurrekin izandako esperientzia.
- Samaniego edo Orixe ikastetxeetako ikasle-ohia edo gurasoa izatea, edo Eskola Publikoarekin erlazioa izatea.

Betebehar nagusiak:
- Eskola kirola antolatzea, begiraleak kudeatzea.
- Eskola eta guraso elkartearekin, elkarlanerako harreman zuzena.
- Udalarekin eta beste ikastetxeekin harremana.
- Diru-laguntzen kudeaketa.
- Opor garaietako ludotekaren antolakuntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!