Samaniegoko ikasturte bukaerako jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2015eko ekainaren 1a

Ekainaren 6an, Samaniegoko jaialdia, gaia Euskal mitologia.

Datorren larunbatean, ekainaren 6an, urtero ospatzen dugun ikasturte bukaerako jaialdia izango dugu. Jaialdia Uzturpe frontoian izango da. Goizeko 11:00etan Lagun-busa Triangulotik aterako da eta ohiko ibilbidea egingo du. 12:00etan hasiko da jaialdia ikasleen emanaldiekin, aurtengo gaia Euskal Mitologia izango delarik eta horrela, mailaka taldekaturik, ikasleek gure mitologian oinarritutako pertsonaiez jantzirik egingo dituzte emanaldiak, musika, dantza eta antzezpenekin.

Emanaldiaren ondoren, puzgarriak, futbolin erraldoia, tailerrak, eta abar egongo da, helduek bazkaltzen duten bitartean. Eta jaialdiarekin jarraitzeko, Egan taldearekin dantza egin ahal izango dugu, giroa oraindik gehiago berotzeko!! Ondoren, eta indarrak berritzeko, txokolatea.

Bukatzeko, Uzturpe frontoitik herrira kalejiran jeitxiko gara, tolosarren ohiturekin jarraituz, txarangarekin salto eginez!

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!