Ekainaren 7an Samaniegoko jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2014ko maiatzaren 29a

Urtero bezala, aurten ere, ikasturteari amaiera emateko, jaialdia egingo dugu Samaniegoko guraso, ikasle, irakasle.... eta bertara gerturatzen direnekin.

 

Ekainaren 7an, Uzturpe frontoian, ikasturte bukaerako jaialdia ospatuko dugu.

Goizean zehar, talde guztien emanaldiak izango ditugu. Aurtengo gaia. lanbideak izango da eta beraz, talde guztiek, gai honen inguruan irakasleen laguntzaz prestaturiko emanalditxoak eskainiko dizkigute: zapatariak, suhiltzaileak...

Emanaldi honen ondoren, umeentzat hainbat txoko edo gune egongo dira: jolasak, puzgarriak, txapen tailerra, aurpegia margotzeko tailerra, egurrezko mahai jolasak, zezen mekanikoa...

Eguerdian bazkaria indarrak hartzeko eta jarraian Hegan-ekin dantzaldia.

Jaialdiari bukaera emateko, txokolatea egongo da bizkotxoarekin, berriz ere indarrak berreskuratu eta trikitilariekin erdiguneraino jeisteko. 

Animatu eta parte hartu, jaialdia mundiala izango da eta!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!