Samaniegok bat egiten du San Filipporekin

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2014ko maiatzaren 26a

Urtero bezala, Samaniego Ikastetxeak ekaineko lehen larunbatean ikasturte bukaerako eskolako jaia egiten du, aurtengoa ekainaren 7an egokitu zaigularik. Hau prestatzeko eta antolatzeko hainbat jendek lan egiten du ikasturte osoan zehar eta hara non, egun horretan bertan, polikiroldegian, San Filipporen aldeko fitnes festa antolatu dutela jakin genuen orain dela gutxi. Guri, orain, ezinezkoa zaigu egun hori aldatzea eta beraz, Oierri laguntzeko festa horretan ezingo garela egon adierazi nahi geuke. Hala ere, bat egiten dugu ekimen honekin eta animoak eta besarkada bat bidali nahi genieke Oier eta bere familiakoei.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!