Literatur astea amaitu da

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2014ko apirilaren 4a

- Aurtengo literatur astea bukatu da arrakasta handiz - Hezkuntza komunitate guztia elkarrekin - Denon artean egiten baitugu hezkuntza - Eskerrak partehartzaile guztiei

Aurtengo Literatur astea bukatu den honetan, eskerrak eman nahi genizkieke, besteak beste, hauei guztiei: guraso eta familia artekoak, hezitzaile, sukaldari, irakasle, Orixe eta Tolosaldeako ikasleak, Gorren Elkartea, Goienetxe Fundazioa, ONCEko kideak... Aurrekoetan bezala, aurtengo ediziorako ere zuen laguntza eskatu dugunean erantzuna primerakoa izan baita.

 

ONCE tik braillez irakurtzera datorren mutilak bere saioan islatzen duen ilusioak, etorkin batek irakurketa maratoian besteen aurrean bere hizkuntzan irakurtzean adierazten duen harrotasunak, beti sukaldean sartuta dagoen sukaldaria eskolako liburutegian ipuin aproposa bilatzen ikusteak, aita bat bere semearekin batera irakurtzen edo ama bati “ni edozein gauza egiteko prest nago, behar duzuen tokian jarri” entzuteak, inondik ere, profesional batek egin dezakeen edozer gainditzen duela iruditzen zaigu.

 

Elkar laguntza bultzatuz, eskola eta erantzukizunak denonak direla aldarrikatuz... beste balore asko ere lantzen direlako, behar-beharrezkoak diren baloreak.

 

Mila esker ikasturtez ikasturte ekintza hau arrakastatsuagoa izaten laguntzen diguzuen guztiei eta animo mezu bat inoiz parte hartu ez duzuenei gurekin datorren urtean izan zaitezten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!