Irakurketa maratoia

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2014ko apirilaren 3a

-Bihar Irakurketa maratoiarekin Samaniegoko literatur astearen amaiera -Bertan, Euskara ezezik, beste hainbat eta hainbat hizkuntza

          Bihar, aurtengo Samaniegoko Literatur Astearekin bukatzeko, irakurketa maratoia izango dugu. Ekitaldi honi hasiera emateko, goizeko 9tan,  Bixente Gorostidi bertsolaria izango dugu gurekin eta ondoren etengabeko irakurketari ekingo diogu arratsaldeko 16:30ak arte, eskolako haur guztien eta Orixe institutuko eta Tolosaldeko lanbide eskolako hainbat ikasleren laguntzaz.

          Bertan erabiliko diren hizkuntzei dagokienez, esan behar da euskararen normalizazioaren aldeko apustua eginez, ekintza gehienak euskara hutsean egingo direla. Baina bestalde, gizartearen aniztasuna kontuan izanik eta hizkuntza guztiak aberasgarri direla jakinik, urtero bezala hainbat hizkuntza entzuteko aukera izango dugu, hala nola: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, latina, grekera,  alemaniera, arabiera, katalana, errumaniera  portugesa, galegoa, fang, thai, italiera, flandiera eta zeinu hizkuntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!