Partehartze zabala eta anitza

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2014ko apirilaren 1a

- Bihar Pako Aristi idazlea - Ipuinak kontatzen horretan ohituta ez dagoen jendea - Gero eta jende gehiago animatzen da! - Lotsak alde batera utzirik

        Bihar, Samaniegoko Literatur Astearen barruan, Pako Aristi idazlea izango dugu.

        Baina kontuan izan behar da, zenbaitetan kanpotik idazleak edo ipuin kontalari profesionalak ekartzen ditugun arren, egitarauaren zatirik handiena, normalean horretan ohituta ez dagoen jendeak betetzen duela.

        Gure hezkuntza komunitatean literatura astea jadanik ohitura bihurtu da eta gero eta jende gehiago inplikatzen ari da. Hastapenetan,  irakasleak hasi ziren, gerora guraso eta zaintzaile batzuk elkartu ziren, ondoren praktiketan egondako irakasleak gehitu ziren eta Orixe eta Tolosaldeako ikasleak, eta azkenik, baita langile ez irakasleak ere (sukaldariak, hezitzaileak...). azken finean, hezkuntza denon artean egiten baitugu!

          Zergatik? Laguntzeagatik, zerbait egiteagatik,  seme-alaben nahiei erantzuteagatik, parte hartu nahi dutelako... Pixkanaka, gai direla konturatzen direlako, gero eta gehiago animatzen direlako.

          Gainera, esan beharra dago, betikoek errepikatu egiten dutela eta, nolabait, espezializatzen ari direla. Izan ere, guraso batzuk mozorrotu egiten dira, beste batzuk sekulako eszenaratzeak egiten dituzte... gero eta sueltoago, lotsak alde batera utzirik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!